Os informamos que esta semana se inaugura la exposición de nuestros amigos y socios Benito Cantero y José Agustín Gurruchaga. El acto de inauguración tendrá lugar el viernes día 28 de agosto, a las 20 horas, al cual estáis invitados(as).

20 URTE HEGALETAN

1988ko uda. Pol-Pol Mendizale Taldeko argazki-taldetik ezagutzen genuen elkar. Biok nahi genuen gure argazkiei bultzada berri bat ematea, argi eta garbi mendi-jarduera ezberdinetarantz bideratzea. Bardeetara mendi-bizikletan egin genuen irteera bat izan zen 20 urteko konplizitatearen hasiera. Urte horietan zehar, mendizaletasuna, alpinismoa, mendi-bizikleta, izotz eta harkaitz gaineko eskalada eta mendizeharko eskia hasi ziren izaten gure argazkien gaiak, gu jarduera horiek praktikatzen hasi ahala. Eskema erraz askoa zen: gure tresnen artean falta ezinekoa argazki-kamara zen, eta mendira irteteko arrazoi nagusia argazkia ateratzea zen, toki batera edo bestera iristea lortzearen gainetik. Diziplinaz eta metodoz: urteko larunbat guztietan, udako oporraldikoetan salbu. Hala ere, gai bakarreko hainbeste argazkientzako osagarria ere bilatu genuen: hainbat urtetan udaberri eta udazkeneko igandeetan egin dugun argazki-rallyen benetako maratoia. Esperientzia horrek ekarri digu, estres nabariaz gain, argazkia atera aurretik «ikuskatzeko» erraztasun berezi bat.

Emaitzak azkar iritsi ziren; gure argazkien kalitateak hobera egin zuen nabarmen.

Urte hauetan tandem bat osatzea lortu dugu, indarrak bateratzeko filosofiaz, eta emaitzek arrazoia eman digute, bai horixe, gauzarik zailena lortu baitugu: identifikagarria den argazki “marka” bat sortzea, alegia.
Jorratu dugun alor fotografikoa lehiaketena izan da. Horietan emaitza bikainak lortu ditugu Euskal Herrian, Estatuan zein nazioartean, batez ere natura eta mendiko gaietan. Ildo horretan, aipamen berezia merezi du Lloret de Mar-eko Montbarbat ─orain Monphoto─ lehiaketak, inongo zalantzarik gabe natura eta mendiko argazkilaritzako Estatuko lehiaketarik onenak. Gure urteko egutegian bereziki maitagarria zaigu deialdi hori, duen oihartzun mediatikoagatik horri zor baitiogu gure izenak erreferentziakoak izatea argazkilaritza-mota honetan.

Gure lana jarraitzeko ez da eskulibururik behar, baina hobeto ulertzeko beti agertzen diren pauta batzuk ezagutzea komeni da. Gure argazkiak definitzen dituzten berezitasunak, “bergarar nortasuneko zigilua” ematen dietenak, hauexek dira: monokromia, negua, elurra, lainoa, giza irudia eta kokapena.

MONOKROMIA. Ez dugu kolorea baztertzen, izan ere argazki guztiak koloretan hartzen ditugu ─askotan monokromiarako pentsatuta─; baina aitortu beharra daukagu gure estilorako egokiena monokromia dela; transmititu nahi duguna hobeto adierazten duelako.

NEGUA. Guztiak ez, baina gure lan asko neguko giroan eginak daude. Zalantzarik gabe, paisaiaren gordintasunak laguntzen du horretarako.

ELURRA. Aitortu egin behar dugu elurrak “katigatuta” gaudela; gure protagonista nagusia da.

LAINOA. Horren misterioak liluratu egiten gaitu, lagun handia dugu.

GIZA IRUDIA. Honezkero ospetsua den gure “txorimaloa”. Horren zeregin nagusia paisaia bat mendiko ekintzazko argazki bihurtzea da. Hasierako urteetan gutako bat izaten zen, baina orain “familiak” gora egin du eta aukera gehiago dauzkagu. Ezin ditugu laga eskertu gabe argazkietan agertzeko “boluntario” eskaintzen diren batzuek duten prestasuna eta ematen dizkiguten erraztasunak: Javier ─iheskorrena─, Iñaki, Juanjo, Nora, Joseba, Iker, Xoan eta, batez ere, Unai, bikain egiten baitu.

KOKAPENA. Ziur asko gure argazkien benetako balioa gertutasuna da. Gehienak ez dira batere urrutikoak, hala nola, Aizkorri mendilerroan, Urbasan edo Atxarten ateratakoak dira.

Ikastea oinarrizkoa denez, argazkilari-taldeetan sinesten dugu. Horrenbestez, Pol-Pol Mendizale Taldeko argazki taldeko kide eta Pol-Pol Argazki Taldeko bazkide sortzaile gara eta baita Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko eta Euskal Argazkilarien Federazioko bazkide ere. Horri esker, adiskide handiak egin ditugu eta, urte hauetan, bai Bergaran eta bai Gipuzkoan eta Bizkaian eskatu diguten beste herri batzuetan ere, hainbat ikastaro eman ditugu: hastapenekoak, aurreratuak, makroargazkilaritza, konposizioa, kolorezko positibatua, eskaneaketa…
Gure beste ekarpenen artean aipatuko genuke lehiaketetan epaimahaikide izan garela, batzuetan baita nazioarteko lehiaketetan ere. Gure alderdi horretaz gaude bereziki harro, gure argazkilari-ibilbidearekiko suposatzen duen onarpen eta errespetuagatik.

Gure argazkietarako erabiltzen ditugun gaiak askotarikoak dira oso, baina erakusketa honetarako, logikoki, batzen gaituen gaia aukeratu dugu: mendia.

20 urtetan pozak eta etsipenak izan dira; ikasi egin dugu. Kilometroak milaka. Goizean goiz jaiki, hamaikatxo izerdi bota, larrialdiren bat edo beste gainditu. Zenbatu ezin ahala argazki eskuan, eta une eder ahaztezinak gogoan.

Jose Agustin Gurrutxaga, Benito Cantero

URBIAKO ZELAIAN Jose Agustin Gurruchaga


20 AÑOS EN LOS EXTREMOS

Verano de 1988, nos conocíamos de la sección de fotografía del Pol-Pol Mendizale Taldea. Ambos queríamos darle un impulso a nuestras fotografías, dirigiéndolas más claramente hacia la actividad de montaña, en todos sus conceptos. Una salida en BTT a las Bardenas fue el inicio de 20 años de complicidad, durante los cuales el montañismo, alpinismo, BTT, escalada en hielo y roca y el esquí de travesía empezaron a ser temática de nuestras fotografías, a la vez que nosotros pasábamos a practicar dichas disciplinas. El esquema, bien sencillo: la cámara fotográfica se convirtió en el elemento fijo en nuestro equipo, y la razón principal de una salida al monte era la toma fotográfica, por encima de lograr subir o llegar a tal o cual punto. Con disciplina y método: todos los sábados del año salvo los de vacaciones de verano. El complemento a tanta fotografía de temática única viene dado por un auténtico maratón de varios años de rallyes fotográficos que copaban los domingos de primavera y otoño, lo cual nos aportó, además de un notable estrés, una particular facilidad para «visionar» la escena antes de realizar la toma.

Los resultados no tardaron en llegar, la calidad de nuestras fotografías mejoró notablemente.

En estos años hemos conseguido formar un tándem, con la filosofía de aunar fuerzas, y lo cierto es que sí, los resultados nos han dado la razón, logrando lo más difícil, que es crear una «marca» de fotografía identificable.
Nuestro ámbito fotográfico ha sido la concursística, en la cual hemos logrado resultados notables en Euskal Herria, Estado e internacionalmente, sobre todo en la temática naturaleza-montaña. Mención aparte merece el certamen Montbarbat ─ahora Monphoto─ de Lloret de Mar, sin duda el mejor concurso de fotografía de naturaleza y montaña del Estado, cita marcada con especial cariño en nuestro calendario, al cual le debemos, por su enorme repercusión mediática, que nuestros nombres sean referencia en este tipo de fotografía.

No es que nuestra obra necesite de un manual para su seguimiento, pero para entenderla mejor es conveniente conocer unas pautas que son constantes. Las particularidades que las definen, que le confieren el «sello de identidad bergarés» son: monocromo, invierno, nieve, niebla, figura humana y localización.

MONOCROMO. No desdeñamos el color, de hecho todas las captaciones las hacemos en color ─muchas de ellas pensando en monocromo─, pero reconocemos que, para nuestro estilo, el monocromo es más adecuado; expresa mejor lo que pretendemos transmitir.

INVIERNO. No todas, pero sí una gran parte de nuestra producción es realizada en condiciones invernales. La crudeza del paisaje, sin duda, contribuye a ello.

NIEVE. No podemos dejar de reconocer que estamos «enganchados» a la nieve, nuestra gran protagonista.

NIEBLA. Su misterio nos fascina, es una gran aliada.

FIGURA HUMANA. Nuestro ya célebre «monigote». Su función principal es la de convertir un paisaje en una fotografía de acción de montaña. En los primeros años, uno de nosotros, pero la «familia» ha crecido y ahora las opciones son más variadas, y no podemos dejar de agradecer la disponibilidad y las facilidades de algunos de los que se ofrecen «voluntarios» a posar: Javier ─el más esquivo─, Iñaki, Juanjo, Nora, Joseba, Iker, Xoan y sobre todo Unai, que lo borda.

LOCALIZACIÓN. Seguramente el verdadero valor de nuestras fotografías: la proximidad. Una gran parte de ellas están realizadas en rincones nada lejanos, como la Sierra de Aizkorri, Urbasa o Atxarte.

Como aprender es básico, creemos en los colectivos fotográficos; así, pertenecemos a la sección de fotografía del Pol-Pol M.T., somos socios fundadores del Pol-Pol Argazki Taldea y socios de la Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa y de la Federación Vasca de Fotografía. Ello nos ha granjeado grandes amistades, y en estos años hemos impartido cursos de iniciación, avanzados, macrofotografía, composición, positivado color, escaneado… tanto en Bergara como en distintos pueblos de Gipuzkoa o Bizkaia que nos han requerido.

Ser jurado de concursos, incluso internacionales, es otra de nuestras aportaciones. De esta faceta nos sentimos particularmente satisfechos, por lo que supone de reconocimiento y respeto a nuestro recorrido fotográfico.

La temática que afrontamos en nuestras fotografías es muy variada, pero como es lógico, para esta exposición hemos elegido la que nos une: la montaña.

20 años de alegrías y decepciones; de aprendizaje. Miles de kilómetros. Madrugones, sudores y algún que otro apuro. Incontables fotografías realizadas y estupendos momentos imborrables en la memoria.

Jose Agustín Gurruchaga, Benito Cantero

ESKISTA Benito Cantero

0 comentarios

Dejar un comentario

¿Quieres unirte a la conversación?
Siéntete libre de contribuir

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.