Datorren ekainaren 26tik aurrera, ostirala, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak BENITO CANTERO mendizale-argazkilari bikainak egin duen argazki erakusketa bat aurkezten du. Eskeintzen digun multzoa bere bi grina haundien emaitza da, Argazkigintza eta Mendia. Benitok hain ezagutzen dituen bere natura-gunerik gustukoen argazkiak aurkezten dizkigu: Urbasa, Aizkorriko Mendilerroa, Bardea, Riglos, Yesa, Pirinioak, Dolomitak,…

Azken urteetan, egilearen argazkigintzak mendian egindako kirol-abenturaren argazkigintzara bilakaera izan zuen.

Dolomitak, Tre cime de lavaredo Paterno menditik

“PASARTEAK-FRAGMENTOS» deitutako erakusketak uztailaren 15era arte iraungo du zabalik, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 5etatik 9ak arte eta 5etatik 8rak arte larunbatetan, Donostiako San Juan kaleko 27an dagoen gure egoitzako “Alberto Fdez. Ibarburu” erakustaretoan.

“Pasarteak-Fragmentos” tokiak dira, liluratzen nauten natura-guneak. Behin eta berriz itzultzen naiz toki horietara; bertako zokoek gordetzen duten edertasunak liluratu egiten nau, txunditu, sorgindu: Urbasa, Aizkorriko mendilerroa, Bardea, Riglos, Yesa, Pirinioak, Dolomitak…
Oso gaztetan ohartu nintzen nire pasioa argazkigintza zela: 16 urte nituen, beste norbaitek utzitako argazki-kamera neraman lepoan zintzilikatuta eta Pirinioak nituen begien aurrean. Ordudanik ezin dut ulertu mendi-irteera bat, besterik ezean, kamera konpaktu xume bat eraman gabe. Argazki-kamera nire eskuaren luzapena da.
Nire formazioa autodidakta izan da: argazkigintzako ehunka liburu pasatu dira nire eskuetatik teknika menperatu ahal izateko; lehenik eta behin oinarri sendo bat izaten saiatu naiz, ondoren garatu eta bilakaera bat izateko. Ez dakit argazkilaria argazkilari jaiotzen den edo argazkilari egiten den baina badakit lan handia egin behar dela, luzaroan egin behar dela gogor lan, emaitza onak lortzeko.
Pasatu diren urte guzti hauetan, eta natura izanik beti nire lanaren oinarri, benetan garrantzitsuak izan dira mendizale-argazkilari lagunak. Haiekin eman ditut milaka ordu, haiekin egin ditut milaka kilometro eta haiekin bizi izan ditut milaka esperientzia; eta horiek denak dira norberaren nortasuna eta egindako lanaren izaera sortu eta lantzen dutenak.
Ez da erraza izaten argazki bat egiten ari garenean sentitzen duguna irudien bidez transmititzea; zaila da –eta batzuetan ia ezinezkoa– argazkiaren bidez azaltzea lainopean dagoen pagadiaren misterioa, elur-ekaitzak astintzen gaituenean izaten dugun hotza edo pareta batean zintzilikatuta gaudenean sentitzen dugun beldurra.
Era berean, zaila egiten zaigu azaltzea arrisku-kirola praktikatzea dela bizirik sentiarazten gaituena. Eta argazki mota horretara eraman nau, hain justu ere, azken urteetan argazkigintzan izan dudan bilakaerak: mendian egindako kirol-abenturaren argazkigintzara.

Benito Cantero

—————————————–

A partir del 26 de junio, viernes, la Sociedad Fotográfica de Gipuzkoa presenta una exposición de fotografías realizada por un magnífico fotógrafo-montañero como es BENITO CANTERO. La muestra que nos ofrece es fruto de sus dos grandes pasiones, la Fotografía y la Montaña. Benito nos presenta fotografías de sus espacios naturales favoritos y que tanto conoce como Urbasa, Sierra de Aizkorri, Bardenas, Riglos, Yesa, Pirineos, Dolomitas,…

En los últimos años la fotografía del autor evoluciona hacia la fotografía deporte-aventura realizada en la montaña.

La muestra, titulada “PASARTEAK-FRAGMENTOS”, permanecerá abierta hasta el 15 de julio, miércoles, en horario de 17 a 21 horas, de lunes a viernes, y de 17 a 20 horas, los sábados, en nuestra Sala de Exposiciones “Alberto Fernández Ibarburu”, en la sede local de la C/ San Juan nº 27 de Donostia-San Sebastián.

Neila

 

«Pasarteak-Fragmentos» son lugares, espacios naturales que me fascinan. Lugares a los que vuelvo una y otra vez, hechizado, cautivado y rendido ante la belleza que sus rincones esconden: Urbasa, Sierra de Aizkorri, Bardenas, Riglos, Yesa, Pirineo, Dolomitas…
Descubrí muy joven mi pasión por la fotografía: tenía 16 años, una cámara prestada colgando del cuello y el Pirineo ante mis ojos. Desde entonces, no concibo una salida al monte sin llevar conmigo aunque sea una humilde cámara compacta. La cámara fotográfica es una prolongación de mi mano.
Mi formación es autodidacta: cientos de libros de fotografía han pasado por mis manos para aprender técnica, en un intento de conseguir una sólida base sobre la que evolucionar. No sé si el fotógrafo nace o se hace; lo que sí sé es que hay que trabajar mucho, muy duro y a largo plazo para conseguir resultados notables.
En los muchos años pasados, siempre con la naturaleza como base de mi trabajo, han sido muy importantes los amigos fotógrafo-montañeros con los que he compartido miles de horas, kilómetros y experiencias; que a fin de cuentas son las que forjan tanto el carácter personal como el de la obra creada.
Intentar trasmitir en imágenes lo que sentimos cuando estamos realizando una fotografía no es tarea fácil; el misterio de un bosque de hayas bajo la niebla, el frío cuando una tormenta de nieve nos azota o el miedo colgados de una pared es difícil de explicar en una fotografía: cuando no imposible.
Como difícil es explicar que es precisamente el practicar deportes de «riesgo» lo que nos hace sentirnos más vivos. Y es que los últimos años mi evolución fotográfica se dirige hacia ese tipo de fotografía: la del deporte-aventura realizada en la montaña.

Benito Cantero

0 comentarios

Dejar un comentario

¿Quieres unirte a la conversación?
Siéntete libre de contribuir

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *